Informazioa interesdunentzat



VISIO 2011ko Batzorde Antolatzaileak aipatutako konferentzian modu aktiboan parte hartzera gonbidatzen zaituzte, proposamenak bidaliz (call for papers). Proposamen horiek bi motatakoak izan daitezke:
  • Txostenak: egitarauko osoko saioetan eta eztabaida-mahaietan proposatutako gaiak landuz. Aukeraturako txostenak biltzarrean bertan aurkeztuko dira, aurrez ikusitako saio osoetan eta eztabaida-mahaietan, eta artikulu batekin osatu ahalko dira. Hori Akta Liburuan argitaratuko da.
  • Artikuluak: gai horiek landuz, edo Zaintza eta Inteligentziaren beste interes-esparruetako gaiak landuz. Aukeratutako artikuluak biltzarraren Akta Liburuan argitaratuko dira.
revista_1Biltzarreko Batzorde Teknikoak zenbait artikulu hautatuko ditu 2011n Lehiatzeko Inteligentziari buruz monografiko bat argitaratzeko asmoa duen  El Profesional de la Información  aldizkarian kaleratzeko.